Noticia de la BBC - ETA declara un alto el fuego
Euskadi Ta Askatasunaren Adierazpena
Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Adierazpen honen bidez bere erabaki eta hausnarketaren berri eman nahi dio Euskal Herriari:
Mende erdi luzea igaro da ETAk, Euskal Herriaren ukazioa eta suntsitze estrategia basatiaren aurrean herritarrak antolatu eta, armak eskutan harturik, askatasunaren aldeko borrokari ekin ziola. Orduz geroztik ehunka dira erakunde honetara bere ilusioa eta grina, bere onena, ekarri duten gizon-emakumeak, belaunaldiz belaunaldi jatorri ezberdinetatik helburu berean bat egin eta egiten duten herritar xumeak: Euskal Herria eta Askatasuna.
Euskal Herriaren askatasunaren aldeko konpromisoak gidatu baitu ETAren jarduna eta, oztopoak oztopo, arduraz eusten diogu konpromiso horri. Apaltasunez baina determinazioarekin, irabazteko anbizioarekin. Euskal Herriakmerezi du.
Euskal Herriaren ukazioa betikotzen zuen frankismoaren erreforma politikoaren aurrean, eta beste zenbaitzuk marko autonomikoan barrena murgiltzea erabaki zuten bitartean, arduraz jokatu zuen ETAk, haustura demokratikoa proposatuz lehenik, eta asimilazio saio eta eraso orori aurre eginez, ondoren.
Borrokari tinko eutsi dio ETAk eta, oro har, ezker abertzaleak. Eta ordainsaria ez da nola nahikoa izaten ari.
Larrutik ordaintzen ari gara: tortura, espetxea, erbestea eta bai eta heriotzarekin ere. Baina borroka latzaren
lorpena izan da Euskal Herriak bizirik irautea, etorkizun askea eraikitzeko aukera zabalik izatea. Marko autonomikoa euskal herritarren nahiak asetzeko bide antzua dela erakutsi dugu, Euskal Herriaren zatiketan eta desegituraketan eragiteko tresna baino ez dela. Eta banan-banan garaitu ditugu askapen borroka neutralizatzera bideratutako neurriak.
Sigue leyendo »









